XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uki itzazu zeure aurpegiko hezurrak eta bila itzazu non dituzun lehen aipatutakoak: Sudur-hezurrak, masailalbo-hezurrak eta goiko eta beheko masailezurrak.

Kontura zaitez behe-masailezurra edo baraila mugitu egin dezakezula.

Behatu non lotzen zaion hezur hau garezurrari.

Ikusi duzunez, buruko hezurren arteko lotura tinkoa da, baraila kenduz gero behintzat.

Baina beti horrela ote?.

- Haur jaio berrietan ere buruko hezurrak tinko loturik ote daude?.

- Ukitu al duzu urtebete ez duen haur baten bururik?.

- Zerbait berezirik nabaritzen al duzu?.

Haurrak buruko hezurrak elkarren artean tinko itsatsi gabe jaiotzen dira eta urte betean pixkana-pixkana ixten joaten zaizkie buruhezurren arteko zirrikuak.

Fontanela izenarekin ezagutzen dira haurren buruhezurreko zirriku horiek.

Nabariena burugainekoa da, baina alboetan ere egon daitezke fontanela txikiagoak.

- Garezurra gogorra al da?.

- Zer gordetzen du garezur-kutxak bere barnean?.

- Garezurra gogorra izateak ba ote du garrantzirik?.

- Non eta noiz izaten dugu buruan zauriak egiteko arriskua?.

- Zergatik ote nahitanahiezkoa motorrean edo autokarretan dabiltzanentzat kaskoa erabiltzea?.

Garezurraren gogortasuna ez da txantxetako gauza, eta gogortasun honek garrantzi handia du, bere barnean garuna edo burumuina gordetzen bait du.

Organo honek gure gorputzaren mugimendu eta eginbehar guztiak agintzen ditu eta eritasun eta lesio edo minik gabe mantentzeak garrantzi handia du.

Garezurra hautsi duen pertsona edo animalia bertan hil edo betirako elbarriturik gelditu ohi da, garuna mindu egin delako.